Asteroko buletina
Ilbeltza egiten badu txuri, ardiak haziko du; ilbeltza egiten badu hil beltz, ez ardi eta ez axuri.

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Gaztainondoak noiz landatu
2021-12-13 18:20 | Irati
Aupa Jakoba! Gaztainondo injertatuak sartzeko egun ona da abenduaren 20a? Ilbehera da( eztakit ze ordutatik aurrera) eta goizean badirudi ez dela momentu ona? Ze ordutatik aurrera da ona? Ez dit jartzen egutegiak.
Millesker ta zure beste proposamenen bat ere gustora entzungo dut

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2021-12-14 10:37

Datorren ilbehera hori ona izango da gaztainondoa bezala, hostoa galtzen duten landare guztiak landatzeko, baita urtarrileko eta otsaileko ilbeherak ere. Abenduaren 20an ilbeheran sartuko gara, 05:35ean, baina ez da egun egokia. 21etik atzera urtarrilaren 1aren eguerdia arte denak onak. Urtarrilean 16 arratsaldetik 28ra eta otsailean 13tik 25era, egun horiek denak barne.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora