Zainzuriak lur harroa behar du. Zenbat eta harroagoa eta hobe. Hasteko bertan dugun lurra nolakoa da? Horren arabera hondar asko edo gehiago beharko du. Gutxienez 10 zentimetroko geruza jarri eta nahastu. Zainzuria urte askotarako jartzen denez, gero urtero neguaren hasieran jarri 5-10 zentimetroko geruza eta gainean ongarri organikoa: simaurra, luarra edo konposta, zizare lurra... Azken honetatik ere erruz eman. Ematen zaion proportzioan jasoko duzu.
Silizea soltean edo zakutan saltzen da, kooperatibetan edota nekazaritza gaien saltokietan. Eraikuntza materialen saltokietan eta harrobietan ere topatuko duzu.
Zeuk erantzun
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.