Gaur konposta ateratzen hasi naiz baratzean banatzeko, bertan bi sagu kume azaldu dira.
Behean alanbrea ipinia dut eta ez da arratoia, urtean sagutxoa inoiz barruan ikusi dut. Ez diot gehiegizko garrantzirik eman, dena dela zirrikituak ondo itxi behar ditut.
Galdera da, konpost hau kutsatuta egon daiteke saguen patogenoren batekin? edo aprobetxa dezaket?
Zure iritzia jakin nahi dut, baina akaso "bustitzea" zaila da...
Saguak habia egin du luartokia toki epela, lehorra eta babesa delako. Lasai erabili luarra edo konposta. Nik ez dut sekula patogenoen horren konturik jakin. Luarra lurrera doa, eta bertan makina bat prozesu, kimiko, fisiko eta abar, bizi beharko ditu oraindik. Lurraren biziak berak bereganatuko du luarra, ez zuk.
Atzerakoa ematen badizu, luartokia ondo miatu zirrikiturik edo tarterik ba ote dagoen, eta itxi, ondo itxi sare sendo batekin.
Zeuk erantzun
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.