Dilistak ereitea bideragarria izan daiteke?
2026-08-27 14:13 | Ander Manterola Dudagoitia
Baliteke astakeria izatea, baina dilistak ereitea otu zait, gure inguruan arrotza den arren (Bizkaian, Urdaibairen muga-mugan). Indaba ("babie" guretzat), oso ondo etortzen da (orkatzek jaten ez dutenean behintzat), baina dilistak? Egia esan, nondik hasi ere ez dakit, baina halaxe hasi nintzen zainzuriekin aspaldian eta txarto ere ez gaur egun!. Aholkurik?
Erein lasai eta ingurukoak harrituta utziko dituzu. Araba eta Nafarroa aldean batez ere “pardina” izeneko barietatea ereiten dute. Lur harroa eta ongarritua maite du, karea ere bai. Martxoa aldera erein eta 4-5 hilabete ondoren abuztuan-edo bilduko dituzu. Dilistak bezalaxe txitxirioak ere erein ditzakezu, berdin-berdin.
Zeuk erantzun
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.