Uztaileko arrabotsak laket ditu mahatsak

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Kafe hondarrak nola erabili
2026-07-10 12:28 | Zuriñe

Gau on! Hauxe nire galdera:

Kafe ondarrak onuragarriak dira baratzean? Zein kasutan? Zuzenean lurrean edo luarrari  bota?

Mila esker!


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-07-10 12:29

Zuzenean lurrera botatzea baino hobe da luartzea edo konpostatzea. Luar pilaren tamainaren arabera nahastu beharko duzu. Hala ere, egituratzaile eta luarraren irakinaren orekatzaile oso ona denez, lasai erantsi. Trikimailu bat jakin nahi baduzu, kafe ondarra ondo-ondo lehortu luarrari nahasi aurretik. 

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora