Astelehenero 8:00etan zure epostan
Kaixo, Jakoba: Lantana bi dauzkat ontzi banatan landatuak, terraza batean, eguzkitan; baina ez dute lorerik ematen. Oso ezberdinak dira, bat lantana landarea dela badakit, bestea lantana zelakoan erosi nuen. Haietako batek inoiz edo behin eman ditu bizpahiru lore, hori-gorrixka kolorekoak, askorik iraun ez dutenak. Besteak ez du sekula eman. Ongarria eman izan diet biei, lorerik ez ordea! Oso arraroa egiten zait. Zein ote da arrazoia? (Argazkikoa da lorerik sekula eman ez duena)
Bi arazo. Batetik loreontziak txikiak dira. Lantana landare herrestari indartsua da, eta loreak ireki ahal izateko lehenengo erreserbak pilatu behar ditu. Loreontzia handituta ere ongarritu egingo beharko zenituzke. Urtero udazkenean ongarri organikoa nahasi lurrari eta gero martxotik irailera ureztatzen duzun guztietan ongarri likidoa nahasi. Ongarri likidoa bi eratakoa izaten da hostotarako edo loretarako dena. Bigarren hori erabili, ahaztu gabe. Bestetik bi landareak sufritu egin dute. Garbi ikusten da hostoetako asko erreta daude, beroaldi hauekin eguzkiak pasatu egin ditu. Kontuz loreontzitan bizi diren landareekin. Lurrean bizi direnek sustrai luzeak dituzte ura bilatzeko; loreontzietakoak ez, eta ezin eutsi bero-lehorrari. Itzaletan jarri eta egunero bi aldiz ureztatu.
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545