Astelehenero 8:00etan zure epostan
Kaixo! Pinudia izandako lursail batean haritza ta pagoa landatu genuen urtarrilean… Landare gehienak ondo datoz baino kezka bat dugu. Aurretik pinudia izan arren akazi dexente zeuden eta pinua moztutakoan akazi hoiek ere mozketa hortan bota genituen… Orain landaketa egin eta 6 hilabetetara akazi mokotzetatik sekulako adarrak atera zaizkigu, baita landare txikiak lursail osoan… Desbrozatu ditugu baino sekulako indarrakin datozela dirudi. Desbrozeaz gain akaziak basoa ez menderatzeko ze egin dezakegu… Eskerrik asko Arkaitz
Moztu eta moztu beste aukerarik ez dago. Moztearekin sustraietako erreserbak gutxitzea lortzen da eta akabatu arte. Beti moztu ilgoran. Ilgora kaltegarrienak ekainekoa eta uztailekoa dira, baina baita maiatzekoa eta abuztukoa ere. Okerrenera jarrita edozein ilgoratan moztu, eta altsuma berriei handitzen ez utzi inola ere. Uztaileko ilgora 12 arte da. Gero bigarrena hasiko da 26an eta abuztuaren 8 arte luzatuko da. Hurrengoa abuztuaren 22 arratsaldetik irailaren 4ra izango da.
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545