Ama Birjina Karmengo (uztailaren 16an) bezperan, arbi zortonak erre

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Haritzaren komeriak
2026-06-24 09:22 | Miren Ostolaitz

Haritzarekin komeriatan gabiltza, badu hostoetan zomorroren bat kalte ikaragarria egiten ari zaiona. Lagunduko al zenidake antzematen zein zomorro den eta esaten desagerrarazteko zer pauso jarraitu dizakedan . Eskerrik asko, Jakoba!!!!!


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-07-01 19:34

Ikusten den zomorro hori Caliroa generoko liztortxo batenak dira. Jeneralean ez dute kalte izugarririk egiten, baina tratatu nahi baduzu xaboi potasikoa soila gomendatzen da. 3-4 tratamendu 6-8 eguneko tartearekin. Azken argazkian ikusten dena zurina da, oso ohikoa den gaitz bat, eta hori tratatzeko sufrea erabiltzen da.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora