Kaixo Jakoba, Kamelia galiziar bat landatu dut eta marroixka jartzen dabil. Lur azidoa erantsi nion. Zer dabil gertatzen eta Zer egin dezaket?. Lurrean jarri aurretik zetorren lorontzian ederki zegoen. Eskerrik asko!
Lur azidoa bai, nahitatezkoa du. Lorontzian zuen bizimodua aldatuko zitzaion. Batetik tokia: ez zenuen ba eguzkitan landatuko? Hala bada erretzen ari da. Apirila beroa eta lehorra izan da, gainera. Lehen egunero edo biz behin ureztatuko zuten, eta ur horretan ongarri azidoa izango zuen. Kanpoan landatuta euria noiz datorrenaren zain egongo da, eta ongarria eskasago. Lehen urtean edo bitan maiz samar ureztatu, ur faltarik ez dezala sumatu eta bide batez sustrai berriak eman eta bere kaxa bizitzeko gaitasuna moldatu dezala. Ureztatu eta itzala eman eta hurrengo urtean mugitu edo betirako itzala emango dion zerbait jarri, beste landareren bat edo…
Zeuk erantzun
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.