Mitxoleta neguaren amaieran ereiten da, otsaila-martxoan. Orain lehenak loretan daude dagoenerako. Hala ere proba egin nahi baduzu orain ere erein dezakezu. Onena landareari ziklo osoa egiten uztea litzateke, hazi, loratu, eta haziak ematea, horrela urtez urte bera berrituko da. Baratze ertzean ere ondo legoke, baina belarra eta mitxoletak ez mozteak baratze inguruan batzuetan ez da ona, bertan sataginak, barraskiloak bareak eta abar ezkutatzen baitira.
Zeuk erantzun
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.