Uztan eragin lekaziari eta segari, Madalenak mantalari, intxaurrak ugari

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Iderrak ihartu eta brokolia garatu
2026-05-03 22:03 | Garikoitz

Kaixo, Iderrak batten hasi eta pozarren eta konturatu barik gustiz sikitu direz, a ze etsipena. Bestalde brokiak, batzuk primera baiña beste batzuk loretuta mofuan (argazkia) Eskerrik asko bihotzez


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-05-04 11:47

Idarrena hezetasunak eta giro epelak ekartzen duen gaitza da. Apirila halakoa joan da… Brokoliarena garaiak agintzen du. Aza jende guztiak garai honetan, egun argia gau iluna baino luzeagoa egiten hasten denean loretarako joera hartzen du. Batean eta bestean denean ikusiko dituzu azak, azaloreak, aza gorriak, eta zureak bezalako brokoliak loratzen. Buru trinkoa askatzen hasten denean di-da jan denak. Eta hurrengo urtean gogoan izan udaberriaren sarrerarako jan…

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora