Nahiz ilzahar, nahiz ilberri, emaiozu hazia eguraldi onari.

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Geranioaren harra tratatzea
2026-05-01 09:53 | Joseba

Eunon!!!! Jakin nahiko nikek ea geranioak ze tratamentu beharko lukeen tximeleta eta ondorengo arra ekiditeko. Zerekin tratatu eta zenbatean behin!!!! Esker mila eta ongi izan!!!! Aioo


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-05-01 17:25

Intsektizida naturalekin ederki kontrolatzen da geranioaren harra. Eraso gogora bada edo aurreko urtetan hala izan bada gure geranioetan eta ingurukoetan hiru intsektizida nahasi: xaboi potasikoa, Bacillus thuringiensis eta Neem. Astero-astero ondo busti behar da goi-behe eta ezker-eskubi, harrak berak busti behar baitira. Orain hasi eta irailaren amaiera arte. Erasoa txikia edo prebentziorako egitez geroi, xaboi potasikoa nahikoa da. Baina hori ere astero eman.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora