Maiatzeko ihintza urrea.

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Oilo gorotza konpostontzira.
2026-04-30 14:23 | Unai

Kaixo Jagoba. Etxean konposta egiten dugu eta arrautzatarako 4 oilo jarri berri ditugu. Olloak aske dabiltza eta gauean sartzen dira oilategira. Pales baten azalera du oilategiak eta lurrean egur txirbila botatzen diegu. 2 astero aldatzen diegu txirbila gutxi gora behera. Bota ahalko nuke noizbeinkea oilo gorotzez zikinduta dagoen txirbil hori konpostera serrautzaren edo belar sikuaren partez? Edo gorotza gogorregia ( freskoa delako) edo kalteegarria izan daiteke osasunerako? Gaixotasunak etb? Eskerrik asko!


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-04-30 16:03

Lasai asko nahasi luarrari. 4 oilok egiten duten zirina oso gutxi da eta esan daiteke batez ere txirbila botatzen ari zarela zirin pixka batekin. Egituratzaile edo harrotzaile lana egingo du txirbilak eta hori behar du luarrak, hasierako fasean batez ere. Bigarren fasean sartzen denean, ez harrotzea ezta oxigenorik behar ez duen aldian, sortutako txirbila aparte jazo, hurrengo luar eginaldiari nahasteko.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora