Lurraz hazi eta lurrak jan behar

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Cornus kousa "Chinensis"
2026-04-29 12:50 | Sofía Arregi

Kaixo, Kornus kousa chinensis bat oparitu didate Arriola, Araban jartzeko. Noiz eta nola landatu behar dugun esateak eskertuko genizuke. Toki bereziren bat behar du? Eskerrik asko


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-04-30 16:30

Zorionak, hasteko. A zer oparia! Eguzkia gustatzen zaio, eta zenbat eta toki libreagoan orduan eta borobilagoa eta handiagoa egingo da. Orduan bai loraldia eta udazkena ikusgarriak izango ditu. Hotzari erraz eta ondo aurre egiten dion landarea da. Orain landatu dezakezu, ongarria jarri inguruan eta lehen udan zaindu, batez ere ureztaketa sasoi lehorretan.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora