Liztor Asiarraren habi txikia
2026-04-22 11:13 | Julen
Egun on, Jakoba.
Guztiz zure esparrua ez dela oso jakitun naizen arren, nere terrazan gertatu zaidana komentatu nahi nizun aholkuren baten eske.
Bada, atzo konturatu nintzen lorak zaintzeko erabiltzen ditudan tresna guztiak gordetzen ditudan arkoi handi baten ate barruan liztor kabi bat dagoela. Ez dakit zehazki zelan jokatu horrekin, nik neuk kentzen saiatu edo zerbitzu bereziren bati deitu. Egia da ez dela oso kabi handia baina hanka sartu aurretik edo arduragabekeria gauzatu baino lehen, zure aholkua eskatu nahi dut.
Argazkian ikus dezakezu gertatutakoa.
Mila esker eta ondo izan.
Habi horiek ahalik eta azkarren kentzea komeni da. Hor abiatutako familiatxoak sortuko du gero zuhaitzen batean habi erraldoia. Horretarako bi aukera dituzu profesionalen bati edo herriko udaltzaingoari deitu eta beraien bidez bideratu edo zerorrek egin. Horretarako gauez, denak bertan daudenean había askatu eta kartoizko kaxa batera erori dadila eta ondo erretzeko moduko tokian eta nahikoa kartoi eta abarrekin su eman eta akabatu.
Zeuk erantzun
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.