Sanbartolomeak ezkero, euliak ipurdiz gora.

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Mando belarra nola galdu
2026-04-21 08:06 | Mikel Olazabal

Kaixo Jakoba; Belaze batean mando belar deitzen diogun belar ugari daukagu. Hau galtzeko, noiz ebakitzea da egokiena? Eskerrik asko!


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-04-24 16:22

Mando-belarrak (Centaurea juncea) sustrai handia du, sakona, eta erreserba handiak pilatzen ditu bertan. Erreserba horiek ahitzea da helburua. Horretarako moztu eta moztu, beste aukerarik ez dago. Berritzen denean landare berriak ez dezala erreserba hori osatu; moztualdiero indarra galduko du eta azkenean bukatu. Mozteko sasoi kaltegarriena ilgora da. Onena ilgoraero moztea litzateke. Datozen lau ilgorak dira urteko onenak, beretzako kaltegarrienak. Maiatzekoa 5 eguerditik 18ra. Ekainekoa 2tik 14ra. Ekainaren 29tik uztailaren 12ra. Uztailaren 26tik abuztuaren 8ra. Kareak mesede egiten dio, beraz ez erabili.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora