Apirilean euriak euriari, uztailean eguzkiak eguzkiari

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Hesirako pagoak noiz kimatu
2026-04-20 16:27 | Ander

Kaixo! Otsailaren bigarren hamabostaldiian pago adaxkak landatu nituen lorategiaren ertzetan, hesia sortu dezaten urte batzuk barru. Zorionez ondo itsatsi dira lurrera. Batzuek bistaratu dituzte lehen osto berdeak, eta gainontzekoek kimuak indartuta dauzkate. Orain, goruntz hazi beharrean, adarrak alboetara zabaltzea nahi nuke, ahalik eta hesi itxiena izateko. Horretarako, goreneko adar-punta kimatu behar dizkiet. Hau egiteko noiz da garai aproposa? Orain, udan edo udazkeenean? Adar nagusia kimatzerekin nahikoa da edo hobe bat baino gehiago moztea? Mil esker!


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-04-20 16:37

Garai aproposena oraintxe duzu. Muturreko kimuetan xahutuko duen energia zeuk nahi duzun adarretara, zuhaitzean geratzen denera bideratuko da. Jeneralean hesi horiek urtean behin edo bitan kimatzen dira. Udaberriko hazkunde nagusia apaltzen denean  edo bere horretan utzi eta udazkenean edo neguaren amaieran. Hesi trinko eta tapitua nahi baduzu nik maiz kimatzea gomendatuko nizuke, urtean hiru edo lau alditan. Mozten duzun bakoitzean azpiko adarrak eta kimuak sustatzen dituzu. Beti gogoan izan: hesia azpitik goitik baino zabalagoa utzi, argia denean har dezan eta hostotsu eta trinko izateko. Kimaketa egiterakoan onenak ilbeherako sustrai egunak dira.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora