Babarrunak eta lekak ereiteko garaia?
2026-04-20 16:15 | Ane
Kaixo, Babarruna eta leka sartzeko garaia iritsi da edo pixka bat itxarongo zenuke oraindik? Nola ongarrituko zenuke lurra? Iaz sobratutako leka eta babarruna haziak dauzkat. Frigorifikotik pasatzea komeni da erabili aurretik ez? Mila esker
Hemendik atzera nahi duzunean erein ditzakezu biak ala biak. Aukera politena, agian, bi ereinaldi egitea da; lekatan behintzat egokiagoa, gero uzta luzatzeko. Ongarriketa ahaztu, ez dute ongarririk behar. Euskal Herri hezean bada baratzea, eta premia badu karea ematea komeniko da. Hozkailuan eduki bai egun batzuetan. Horrek beti laguntzen du ernatzea hobea eta azkarragoa izan dadin. Etxe barruan egon badira haziak gutxienez hamabost egunez eduki hozkailuan.
Zeuk erantzun
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.