Buruila udaren buztana eta neguaren hastapena.

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Kipula negutegian landatzea
2026-04-20 09:51 | ibon

egun on! ze egune da aproposana kipule gorrixe landateko negutegixen? berandu nabil, ezta? mila esker eta pozik bizi


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-04-20 19:51

Negutegian landaketa sasoia maiatzaren amaiera artekoa da. Eta iraila aldera jasoko duzu tipula. Hurrengorako gogoan izan: negutegian otsailetik maiatzera arteko lauhilekoa da tipula gorria landatzeko sasoia. Eta uzta uztailetik irailera luzatuko da. Alai gozatu bizia zeuk ere.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora