Agorrilak ontzen, buruilak biltzen

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Nora joan dira letxugak?
2026-04-14 17:43 | Aitor Okina

Aste santu baino egun batzuk lehenago, letxugal landatu nituen. Ikusita aleren batek ostoak aginkatuta zituela, sarea jarri nion (txoriak ete ziren) eta moluzkizida bota. Oporretatik bueltan, ez dago letxugen arrastorik, txoriak ez dira izan eta bare edo barrazkilorike ezta inguruan. Zer izan daiteke?


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-04-14 18:01

Nik bare-sitsen aldeko apustua egingo nuke. Bare txiki txikiak dira, eta ez dago kontrolatzerik. Moluskizidari izkin egiten diote. Aukera bakarra gauez azaldu eta bildu edo guraizeekin moztuta edo beste nolabait akabatzea da. Beste aukera bat da lurpeko harrek moztea, baina enbortxoa moztu eta bertan geratzen dira. Opor egun asko izan badituzu agian zu bueltan etortzerako letxugak ihartu eta desagertu dira. Horiek badira normalean moztu eta letxuga ximelduta bertan geratzen da. Inguruko lurrazala miatu eta hor izaten da, oso mantso mugitzen baita.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora