Negua eguzkitsu, ondoko uda euritsu.

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Hirukotea, kuia, lekak eta artoa nola erein
2026-04-01 09:50 | Izaskun

Kaixo Jakoba! Egutegian hirukote famatua apiril bukaeran ereiteko momentua dela diñozu. Nonbaiten irakurri dot artoa lekak baino lehenago ereiten dela, gero lekak artoan abarreztatu ahal izateko. Zentsua dauka lekak azkarrago hazten direlako. Nola egin? Mila esker zure lanagatik


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-04-02 19:30

Denetatik egin ohi da. Nik lana aurrezteko dena batera ereingo nuke eta artoa luzatzen hasi ordurako lekaren aihen luzeak berari kiribildu.  Bi ereintza egin nahi badituzu, lehenik artoa erein eta bi-hiru astetara haien oinean leka.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora