Astelehenero 8:00etan zure epostan
Kaixo Jakoba, galdera hauek egin nahi nizkizuke: Tolosaldean ondo ematen al du borraja landareak? Noiz aldatzen da? Zein baldintza behar ditu? Eta bestetik, mimosa etxe ondoan ez aldatzeko entzun izandu dut. Sustraiak oso luze eta sendoak al ditu ba? Aldez aurretik mila esker.
Kaixo Regina. Borrajak oso ondo emango dizu. Klima arazorik ez du izango eta zenbat eta lur hobean jarri landare ederragoa haziko da. Udaberri hasieran erein edo aldatu. Ez du aparteko behar berezirik. Borrajak badu, ordea, ugaltzeko ikaragarrizko erraztasuna. Landareren bat loratzen uzten baduzu inguruak ederki kolonizatuko ditu. Hori, badakizu, ona bezain txarra izan daiteke...
Mimosa, berriz, urzale amorratua da eta hodietan sar daiteke. Gaur egungo hodi, horma eta abarrekin, ordea, ez dut uste azarorik sortuko lizukeenik. Badaezpada, baina...
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545