Baratzezaintza, funtsean, beti izan da artea.

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Tomate kontuak
2026-02-23 16:06 | Ibon

IEUP! Galdera bi dekotez, bata: - nik ez dot kimikorik botaten, erabilten dotezenak dire: azeri buztana, asune, jaboi potasio+neem olioa eta bacillus thuringesis. Galderei hurrengoa da, bacillusa bakarrik bota bida Edo jaboiegaz nahastuta. Bakarrik bota bida zenbat egun pasa bidire? Eta asune eta azeri buztana ze da hobeagoa batera bota Edo banan banan?]} - bigarrena, martien egun egokienak tomatie ereiteko? Mila esker ta pozik bizi!!!


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-02-23 16:22

Tratamenduetan Bacillusa eta beste edozein intsektizida beti xaboi potasikoarekin nahasita botatzea komeni da. Eta ondo esanda, edozein tratamendu (fungizida, edo beste) ere beti xaboiarekin eman beharko litzateke. Xaboia bera intsektizida da, intsektuen azaleko koipe babeslea erauzten du eta hiltze bidean jarri. Bestetik tratatzen dugunean likidoa landaretik tantaka erortzea eragozten du eta landarearen azalean barrena irristatu eta txoko guztietara iristea errazten du. Bacillusaren tratamendua errepikatzeko ez dago arazorik, baina tentuz egin behar da, intsektu “kaltegarriak” bezala onak ere hilko baititu. Asuna eta azeribuztana biak batera bota ditzakezu, lasai asko.

Tomatea ereiteko egun egokienak ilgora eta fruitu egunak dira. Martxoan ilgora 12tik 24ra izango da, eta fruitu egunak 12, 13, 14 (eguerdira arte) eta 21 (19:00 arte)

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora