Astelehenero 8:00etan zure epostan
Kaixo, Jakoba: Meloia landatu nahi dugu aurten, eta jakin nahi genuke zein barietate moldatzen den ondo Oñatiko klimara. Negutegian jartzea komeni da, ala baratzean bertan? Eta noiz landatu beharko genuke? Eskerrik asko, Maite
Meloiak nahitaez hiru gauza behar ditu: tenperatura altuak loreak eman eta ernaltzeko, argi asko eta lurrean hezetasu¡n gutxi baina sekula lehortu gabe. Nik negutegian bertan egingo nuke eta hala ere ziklo motzeko barietateren bat “Melon de oro de Ontinyent”, “Saramir” eta “Khorum”, adibidez. Garrantzitsua da lurra ondo ongarritua izatea, simaur edo luar asko eskatzen du eta bai ala bai ondo ondua. pH neutroa ere eskatzen du eta beraz, behar bada, karea eman. Bizi Baratzea liburuan meloiaren fitxan honela jarri nuen: “Meloiak hazitik zabaltzen dira. Hazia ernatzeko lurrak 15ºC-tik gora egon behar du. Udaberrian apirilean egokiena (negutegirako martxoan ere egin dezakezu). Nahi izatera lurrean bertan erein, edo ontzi batean eta ondoren baratzean aldatu. Egun batez uretan beratu haziak, hurrengo egunean 2-3 cm lurpean sartu. Ontzitik baratzera aldatzean kontuz sustraiei kalterik egin gabe. Landare ahula da eta bere lur puskarekin mugitu”. Bestelako informazio guztia, trikimailuak eta abar ere bertan dituzu.
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545