Soroak zor du larrea

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Babak noiz erein
2026-01-03 23:30 | Leire

Kaixo, Donosti aldean baba handia noiz Erein jakin nahiko genuke (baratza txikia da eta oraindik ez dago prest). Zenbat denbora behar du hazteko?


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-01-04 21:19

Baba handia urritik hasi eta otsailaren amaiera arte erein daiteke. Baba ale ttikia gustatzen zaiona apirilean biltzen hasten da. Ondo egina nahi baduzu maiatzean eta ekainean jango dituzu. Barietatearen arabera batzuen zikloa 60-80 egunekoa da, beste batzuk, ordea, 90-120 eguneko zikloa osatzen dute.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora