Tomateak abenduan negutegian
2025-12-27 19:49 | jon
Kaixo Jakoba! Aurrekoan lagun batekin hizketan esan zidan tomateak jaten dabilela ze inbernaderoan dauka mota bat irailean transplantatu zuena. Donostialdean du lagunak bizilekua. Lagunak ez zekien zein tomate mota den. Badakizu zein tomate mota izan daitekeen aproposa irailean inbernaderoan transplantatzeko donostialdean? Eskerrik asko! jon
Entzuna dut nik ere negutegian zenbaitek tomatea izaten dutela neguaren hasiera arte. Ez dut nik ikusi eta gutxiago barietatea zein den jakin, Nik gomendio bat egingo nizuke: egin saioa “Raf” barietatearekin. Berandukoa da eta nik uste baldintza horietara jartzeko egokienetakoa.
Zeuk erantzun
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.