Astelehenero 8:00etan zure epostan
Astigar gorria bat landatu nahiko nuke (Acer rubrum). Arrietan 400 metro ingurura. Noiz litzateke gari egokiena? Toki bereziren bat berau jartzeko?
Astigar hauen berezitasun nagusia udazkenean hartzen duten kolore gorri bizia da. Kolore hori sortzeko argitasuna behar dute. Argitasunaren eragina da berdetik gorrirako mudantza hori. Honetarako ezin bestekoa da eguzki galdatan bizitzea, horrela urtaroen aldaketa biziko dute. Beraz baldintza nagusia eguzkitan jartzea da, hegoaldera begira. Altueran izatean lagundu egingo dio gorritze horretan; berotik hotzerako aldea nabarmenagoa baita goietan. Bigarrena, eta ez horregatik makalagoa, tartea da. Zuhaitz handi batez ari gara eta bere osotasunean, adaburua behar bezala garatuta duenean antzematen da bere edertasun guztia. Beraz gutxienez inguruan dituen beste zuhaitzetatik 9-10 metrotara landatu.
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545