Urriko eguna, argiko iluna; seietan argia, seietan iluna.

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Haritza noiz landatu
2025-12-21 02:01 | Arkaitz

Kaixo! Urtarrileko ze egun izan litezke onenak haritzak landatzeko?


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2025-12-21 09:17

Hostoa galtzen duten zuhaitzak landatzeko sasoia negua da. Egun onenak ilbeherakoak dira eta aproposenak sustrai egunak. Datorren urtarrilean ilbehera 2 eta 15 artean izango da eta sustrai egunak 2 (12:00 eta 14:00 artean), 8 (14:00etatik atzera), 9, 10 eta 11 izango dira.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora