Baratzea da nire irakasle gogokoena

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Lurra ongarritu eta kareztatu
2025-12-18 18:57 | Aitor

Kaixo Jakoba! Baratzean ongarriketa eta kareztatzerakoan asmoa diat hasteko lurra irauli eta kareztatu, eta ilargialdi batera zimaur ondua eman. Zalantzak zauzkat lurra iraultzea kareztatzeko egokia izan daiteken. Eta bestetik aurreko urtean landatutako sagarrondoei lurrean kare pixkat zabaltzeko nola ikusten dek?


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2025-12-18 19:11

Hasteko, nik orain ez nikek lurrik irauliko. Irauli ahalik eta gutxien, edo batere ez duk egin behar. Egitez gero, udaberrian zerbait erein edo landatu behar dukenean. Nahi deken hurrenkeran: lehenik karea eta ondoren simaurra edo alderantziz. Beti ere ilargi bateko tartearekin. Eta lurra dagoen bezala utziz; belar handia baldin baziok hura desbrozatu dezakek, edo belar luzeenak moztu. Ondoren ongarriak gainera. Sagarrondoentzako ere karea oso ona duk, baldin eta lurrak behar badik. Lur buztintsua baduk oso egokia. Sagastian denean zabaldu, ez landareen inguruan soilik. Horrela sustraiak zabaltzeko grina piztuko diek. Dosia zaindu. Baratzean aspaldi karesztatu gabea bada hasi 200 gr/m2, hurrengo urtean 150, hurrengoan 100 eta hortik atzera 75. Sagastian bi urtetik behin 150 gr/m2.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora