Otsailean aldiz eguzkitan, aldiz sutatsean.

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Hortentsiak noiz kimatu
2025-12-15 22:34 | Iratxe Barturen

Kaixo Jakoba! Normalean hortentsiak udan amaieran inausten doguz baie, aurten uda horrenbeste luzatu danez eta lora asko izan dituztelez berandura arte ez doguz inausi ta hortxe galdera, orain inausi ahal dira?, ala udara arte bapez?Milesker aldez aurretik.


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2025-12-16 16:34

Hortentsiak uda amaieran inaustea ez da inolaz ere ohitura sanoa. Egiten dizkiozun zauriak irekita egongo dira udazken eta negu hotzetan, hilabeteak eta hilabeteak izerdi berria etorri eta itxi arte. Zauri horietako asko ezingo ditu itxi, ordurako erabat ihartuta egongo direlako adar muturrak. Askoz ere egokiagoa da landareari negua igarotzen utzi, bera prestatu da. Gero izerdi berriaren bezperatan, otsaila aldera inausi.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora