Kaixo Jakoba, Ulertuta daukat azenarioa ereiteko urte sasoi hoberena apiriletik abuztua bitartean dela, eta ahal izanez gero, ilbeheran eta sustrai egunean. Aldiz 2026ko agendan, apirilak 8an ageri da azenarioa ereiteko gomendioa, baino egun hortan ia ilgoran sartzen gera. Lagunduko kezka hori argitzen? Bestalde, sustrai, fruitu,... egunak zeintzuk diren jakin nahiko nuke. Hori 2026ko agendan agiri da? Ez dut aurkitu. Eskerrikasko hainbeste laguntzeagatik. Ondo segi.
Arrazoi guztia duzu, ilbeheran eta sustrai egunean ereingo nuke nik. Egutegi Biodinamikoan, baina, ereintza guztiak ilgoran egitea gomendatzen da, eta azenarioa denez sustrai egunean. Bestetik, agendan jartzen ditugun lan horiek ez dira juxtu egun horretarako lanak, baizik eta garaitsu horretakoak.
Nik proposatuko nizuke bi ereinaldi egitea ilbeheran eta ilgoran eta aldeak ikusi, hau da bietako uztak pisatu beharko zenituzke. 2026ko apirilean honela izango dira egun horiek: ilbehera eta sustrai egunak, 1, 28, 29 eta 30; ilgora eta sustrai egunak: 12, 20 eta 21 eguerdira arte.
Egun bereziak ez ditugu agendan sartzen. Informazio hori Espainiako Biodinamika Elkartetik eskuratzen dugu eta ez dugu hor erabiltzeko baimenik. Soilik ILARGIAREN EGUTEGIAN jarri dezakegu (https://azoka.argia.eus/produktua/2026-ilargiaren-egutegia/ ).