Prailea eta baratzea, eman gabe ez dago engainatzerik...

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Baratxuriak ongarritzea
2025-12-10 16:03 | Zuriñe

Kaixo!
Baratxuriak jarriko ditut datorren astean eta jakin nahi nuke ona den luarra botatzea, eta zer den hobe (luarra) lurperatzea edo lur azalean jartzea baratxuriak erein ondoren.
Eta, beste bat: Errautsa noiz komeni zaie botatzea?
Mila esker!!!!


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2025-12-10 16:04

Baratxuriak ez du luarrik behar. ILARGIA ETA LANDAREAK 2026 Agendan ikusi dezakezunez Baratxuria da batere ongarriketa organikorik behar ez duten landareetako bat. Pittin bat bota nahi baduzu ondo zahartutako luarra izan dadila. Errautsa bai, gustuko du. Landatu aurretik lurraren axal-axalean nahastu. 

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora