Nire iritziz, laranjondo horrek izurriteren bat du edo izan du. Jeneralean zorria edo kotxinila duten zitriko fruitu rboletan hau gertatzen da: zorriak edo kotxinilak izerdia zurrupatzen du eta horretarako zauriak egiten ditu arbolaren kimuetan eta hostoetan. Zauri horietatik izerdia kanpora ere jariatzen da. Izerdi honetan eta intsektuek uzten dituzten hondakinetan onddoak garatzen dira, gehienetan beltza ("negrilla" deitzen zaio gazteleraz) baina posible da beste edozein onddo ere etorri eta garatzea.
Beraz ondo miatu arbola ea intsektuak topatzen dituzuen. Topatu edo ez, tabako urarekin eta xaboi potasikoarekin tratatu. Hiruzpalau tratamentu eman zortzi-hamar eguneko tartearekin, arbola ondo-ondo bustiaz, goi eta behe.
Zeuk erantzun
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.