Dagonileko euria, ardoa eta eztia.

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Geraneoak ereiteko sasoia
2025-11-17 12:51 | Josu

Kaixo Jakoba! Geraneoen haziak noiz erein daitezkeen jakin nahiko nuke.datorren udaberrirako landareak izateko.besterik gabe, eskerrikasko Jakoba.


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2025-11-18 15:58

Toki babesa izanez gero, negutegi baten antzekoa, alegia, abenduan edo urtarrilean erein daiteke geranio hazia. Horrela udaberrian, goiz lehen loreak ikusteko aukera izango duzu. Horrelako toki babesik ez baduzu, toki epeletan otsailean eta toki hotzetan martxo-apirilean erein daiteke. Beranduxeago hasiko da loraldia, baina ederki etorriko da.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora