Kaixo, "Landareak Lantzen" gida-liburua jaso berria dut eta zalantza bat daukat (oraindik), ez dut ulertzen zer den ilzaharra.
Agur bat eta eskerrik asko
"Landareak Lantzen" gida-liburuaren azalaren hegalean edo barruko solapan argitzen du. Ilzaharra: ilargi betea ikusten dugunetik txikitzen ari den artean ilzaharra da, Ilargi berria arte. Hau da, ilargi betetik ilargi berrirako tartea, gutxi gorabehera hamabostaldi bat.
Ilberriaren alderantzizkoa da. Ilberria handitzen ikusten dugun hamabostaldia da.
Euskaraz ilzaharra eta ilondokoa esaten zaio, Ilargi betearen ondorengo fasea adierazten dute biek. Gazteleraz "Luna decreciente" eta frantsesez "lune decroissante" deitzen dute.
Zeuk erantzun
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.