Mugurdiak bakandu, bai edo ez? Nola?
2025-06-08 21:14 | Arantxa
Lau mugurdi landatu genituen duela lau bat urte eta ingurua mugurdiz josita daukagu orain. Osina ere ez da falta tartean. Nola bakandu beharko niruzke?
Mugurdiaren emankortasunari eutsi nahi bazaio urtero urtero inausi beste aukerarik ez dago. Onenak, gazte eta indartsuenak aukeratu eta veste guztiak, kupidarik gabe, lur azalaren azpitik moztu eta kendu. Asko jota 25 kimu utzi metro kuadroko. Normalean otsaila- martxoko ilbeheran egiteko lana da, baina egoera honetan gaur bertan egin.
Zeuk erantzun
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.