San Migel maiatzeko, gure soroa laiatzeko.

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Pikuondoa nola ugaldu adarretik
2025-06-07 21:12 | Mikel

Kaixo Jakoba. Baserri zaharraren eskailera aurrean pikuondoa egon da betidanik, baina, orain baserria berreraikitzerakoan kendu egin beharko da. Pikuondo hori lursaileko beste zonalderen baten mantentzea gustatuko litzaiguke, adar baten bitartez ugalduz edo. Nola eta noiz egin daiteke hori? Fruitua jarraian emango luke edo urteak beharko lituzke? Ze lur mota eta orientazio behar ditu? Eskerrik asko.


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2025-06-09 11:55

Adarretik erraz ugaltzen da pikondoa. Metro beteko adar okerra moztu, lurrean zanga bat ireki 70-80 zentimetrokoa eta hantxe sartu muturreko hiru begi bistan utziz. Lan hori udazkenaren amaieran edo neguan egin behar da, hostoak bota dituenean. Orain egitez gero ahalik eta azkarren hasi. Lurrekoa imitatu behar dugu: adar batean, muturretik metro erdira azala zauritu labana zorrotz batekin, plastikozko zorro bat edo ontzi bat jarri bueltan eta lurrez bete, zauria ukituz, gainetik tarteka ur pixka bat emateko zulotxoa utzi, lurra ukitzen duen horretan sustraiak haziko dira eta gero azpitik moztu eta toki berrian landatu.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora