Argazkitik ezin dizut garbi esan zer den. Lehen lizun antzeko zuri bat izan badu zurina izan daiteke. Hala ere aukera handiena gorrina izatearena da. Gorrinak gogor erasotzen du tomateaeta azaldu ahala tratau behar da, gainontzean aldamenekoetara azkar salto egingo du. Ureztatzen baduzu inoiz ez da landarea ez da busti behar. Bestetik negutegia ondo aireberritu, pilatutako hezetasuna kanporatzeko. Tratatu ahalik eta azkarren: azeribuztan ura, kobrea eta azufre pixka bat. Landareak okerrera egiten badu, atera eta erre, besteak salbatzeko.
Zeuk erantzun
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.