Urriko ilberrian elurra ageri bada, zazpi ilberritan ikusiko dezu

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Garoa nola ugaldu pagadian
2025-05-31 09:43 | Goreti

Pagadi bat daukagu eta garoa eta belarra irteten da, garoa gutxitzen ari Zaigu, egin nai duguna da belarra gutxitu eta Garoa geitu. Nola egin dezakegu?


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2025-05-31 18:58

Pagadi bat heldu ahala ilunpe bihurtzen da. Pagoari bere bizimodua egiteko ilunpea gustatzen zaio. Eta garoak argia behar du. Zeure aukera da pagadia edo garomena. Biak batera leku berean ezinezkoa da. Pagoak bakandu eta argiuneak uzten badituzu garoa ugalduko da. Baina pagoa hazten, zabaltzen eta azpia iluntzen joango da, etengabe bakandu beharko zenuke. Erabaki beharra duzu, pagadia ala garoa.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora