Zuhaitz bat asko luzatu eta hazita ere, hostoak sustraietara bueltatzen dira.

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Irasagarrondoa gaitzarekin
2025-05-29 12:46 | Eukene

Eguardi on, irasagar arbolak makina bat lore eman ditu, baina orain egoera honetan dago. Zer gertatzen ari zaio? Zer egin dezakegu?


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2025-05-29 16:38

Usteldura edo txankroa izan daiteke. Airean hezetasun handia dagoenean zabaltzen dira. Txankroa adartxoetan hasten da, zauri nabarmenekin. Usteldura hostoetan agertzen diren pinttar gorri batzuekin ikusiko duzu lehenik. Biak onddoak dira eta ez dira garbitzen errazak. Gorrinaren aurka erabiltzen diren tratamenduak dira onenak; ez dute, hala ere kenduko, eutsi besterik ez, zabaldu ez dadin. Tratamendua asun ura edo azeribuztan ura eta kobrea duen edozein produktu (salda bordelesa, oxikloruroa…) Tratamendua errepikatu zortzi egunero 3 aldiz eta gero euriterik badatorrela diotenean aurrez tratatu. Tratamendua egin aurretik gaitzak erretako adarrak, fruitutxoak eta hostoak kendu, lurrean daudenak ere bai, eta bertan erre,

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora