Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia.

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Mertxikondoak gaitza
2025-05-26 22:28 | Maitane

Kaixo Jakoba, Melokotoiondo hau landatuta daukagu Arabar Errioxan. Bertako barietate bateko hezur batetik ateratakoa. Aurten, belarra kentzeko atxurrarekin eman eta gero gaitzen bat harrapatu zuen. Orain, berriz, badirudi hosto berriak ateratzen hasi zaizkiola eta ez dakigu zer komeni zaion... Tratatu, gaixotutako adarrak moztu edo zer egin. Mila esker.


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2025-05-27 18:56

Nik uste dut gaitza dela. Hala bada utzi ea nondik buelta ematen dion. Berritu eta hostoz janzten diren adarrak utzi eta erabat ihartzen diren muturrak kendu, udan, uztailean adibidez eta ilgoran. Kendutako adarrak ahalik eta azkarren erre. Mozten erabilitako guraizeak ere desinfektatu ondoren, alkoholetan.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora