Utzi naturari zure baratzean bizitzen

Jakoba Errekondoren kontsultategia

LURRA EZIN DUT HARROTU
2025-05-26 21:18 | xabi

Berriro ere Lizarratik zalantza batzurekin: Aurrekoan aholkatu zenidan "Urtero- urtero ongarri organikoa eman, eta urte guztian estalita eduki. Dagoeneko ardien simaurra nork ekarriko didan lortu dut. Baratza belarrez ere estaltzen ari naiz. Nire zalantzak: -Simaurra noiz bota -Simaur hori Lur gainean utzi edo lurrarekin nahastu (goldatuz) Mila esker berriro ere zure aholkuengatik eta pazientziagatik


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2025-05-28 19:54

Simaurra orokorrean azaroa aldera zabaltzen da. Ondo ondua badago noiznahi zabaldu dezakezu. Lur gainean uztea nahikoa da. Belarrez estaltzen baduzu lurra, beti ere simaur pixka bat nahasi, askoz azkarrago usteldu eta lurrera sartuko da eta.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora