Urdaiak maiatz luzeak daramatza

Jakoba Errekondoren kontsultategia

KIPULAK JANDA
2025-03-25 11:55 | AITOR

Egun on, Etapa desberdinetan sartu ditugu kipulak. Lehen sartu genituenak janda bezala daude goiko aldetik argazkiak erakusten duten bezala. Zer da? Nola konpondu?


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2025-03-25 14:35

Nire ustez B+B sonatua da: Barraskiloak eta Bareak. Seguruenera bare sitsak edo bare ttikiak. Horiei aurre egitea ez da erraza. Jarri kare hautsa landareen artean eta inguru guztian muga bat eginez. Sutako errautsa baldin baduzu, bahetik pasa eta hauts garbia denean landareari gainetik bota, zikintzeko adina. Eta teknikarik onena ilunpetan linterna batekin miatu eta harrapatzea da onena.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora