Aukera bakarra tratamenduak egitea da. Bestela menderaezina den gaitza da lurralde hezeetan. Hiru unetan tratatzea da onena:
1.- Hostoak erortzen hasten zaizkionean, bertan dirauten gaitza sortzen duten esporak hiltzeko; kobrearekin, salda bordelesa adibidez.
2.- Otsailean, begiak ireki baino lehenago, Kobre oxidoarekin (NORDOX, adibidez).
3.- Begiak irekitzen hasten direnean, lorea ireki aurretik, SEPTUM bezalako biofungizida batekin.
Tratamendu guztietan azeribuztan ura erabiliko oinarri bezala, ur hutsaren ordez, edo parte batean behintzat. Etxean egiteko modukoa duzu salda bordelesa, eta hura azeribuztanaren urarekin hiru tratamenduetan erabili. Honela egitez gero, loreak zimeldu eta erori direnean laugarren tratamendu bat emango nioke.