Urtarrila idorte, laboraria dirute

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Zainzuriak lekuz aldatu
2025-03-20 10:04 | Oihana

Kaixo! duela hiru urte zainzuriak jarri genituen. Bi urte itxaron ondoren aurten hasi gara lehenengoak jaten. Tamalez datorren laister etxea utzi beharko dugu (urte pare bat asko jota). Zainzuriak leku aldatu daitezke ala hobe hurrengoan berriekin zerotik hastea?


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2025-03-20 11:42

Ni saiatuko nintzateke leku berrira eramaten. Datorren udazkenean bizileku berria izango dutena ondo-ondo, sakon ongarritu, lurrari behin edo bitan simaur zaharra edota luar ondua emanez. Deguan zanga sakonak egin eta bertan landatu ahalik eta sustrai gehienekin aterata, inguruko lur eta guzti ahal bada. Landatutakoan euri gutxi bada ureztatu. Birlandaketa egiteko egunik onenak ilbeherakoak eta sustrai egunak dira.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora