Baratzearen opari handiena, bost zentzumenen leheneratzea da

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Albitza nola galdu
2025-03-14 09:32 | Iñaki

Arratsaldeon, belardi batzuetan albitza ari zaigu ugaritzen... nola egin bere kontra atzera belar gozoa nagusitu dadin da nire kontsulta. Ardiak gehienbat eta behorrak pixka bat ibiltzen dira, baina albitza han geratzen da, traktorearekin desbrozadora pasatzen zaio urtean behin behintzat, ederki geratzen da, baina berriz albitza etortzen da bere lekuetan eta zabaltzen... Eskerrikasko.


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2025-03-14 09:33

Albitza edo almitza (Brachypodium pinnatum) baldintza jakin batzuetan ugaltzen da: lur hezeak, azidoak, astunak eta buztintsuak; erdi itzaletan edo itzal ia osoan; azienda larrean dabilen tokietan baina buru karga txikia denean. Proposamenak hauek lirateke: karea (pikorra ez hautsa) eman lurrari, aurten 200 gr/m2 eta hurrengo urteetan 100 gr/m2. Ahal izanez gero behor azienda gehiago sartu, astoak ere oso onak dira. Desbrozaketarekin jarraitu, baina aziendak jatea egokiagoa da.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora