Patata eta jasotzen diren hazteko gai diren guztiak (tipula, baratxuria…) hiru baldintza behar ditu: tenperatura hotza, ondo haizeberritzen den tokia (ez leihotxo txiki bat duena) eta iluna. Hala ere giroak epeldu ahala patata buztantzen hasiko da. Lehen hormonak zituen produktu batekin zipriztintzen zen, baina galarazi egin zuten. Orain badaude produktu ez kaltegarriak ere horretarakoxe. Kooperatiba edo pentsu almazenen batean erraz eskuratuko duzu.
Zeuk erantzun
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.