Ederra eta ona bi dira

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Artoa, kalabaza eta babarruna noiz erein
2025-03-13 05:01 | Oier

Kaixo Jakoba, Aurten milpa edo “Asociación Precolombina” egiten saiatu nahiko nuke baratzan, artoa, babarruna eta kalabaza. Hau egiteko zeintzuk dira egunik onenak haziak hazitegian ereintzeko eta gero landareak baratzan landatzeko? Baratza Oiartzunen daukat. Beste gauAtxo bat zein arto mota gomendatuko zenidake? Guk jateko izango litzake ez animaliek. Eskerrik asko beste behin ere zure laguntzagatik


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2025-03-13 15:02

Arta-babarrun-kuia soroak maiatzean ereiten dira. Ereintza jeneralean soroan bertan egiten da; azken urte hauetan zenbaitek landarea egin eta gero landatzen du, baina jende bakanak egiten du horrela. Nik soroan bertan ereitea gomendatzen dizut. Hiruretan fruitua da eskuratu nahi dugun mozkina, beraz ilgoran eta fruitu egunean erein beharko genituzke. Ilgora maiatzaren 16tik 28ra izango da eta fruitu egunak 16, 17 eta 25 goiza dira. Jateko arto kultibar asko dago, baina hemengo baldintzetara egokitutakoak dira onenak, arta gorria adibidez oso ona da irina egiteko. Hala ere onena da bertako hazien zaintzan lanean ari direnen eskutik haziak eskuratzea. Gipuzkoan adibidez ALEKA ari da lan horretan, eta bere haziak toki ugaritan aurkituko dituzu, baita bere webean ere.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora