Haritz amerikanoak (Quercus rubra) gaitz oso gogorrak izaten ditu hemen. Gaitz horiek batez ere sustraietatik sartzen zaizkio, baina adarretan eta enborrean zauriak egitea ez da batere gomendagarria. Hala ere sasoi onena hauxe da, izerdi berria mugitu duenean, izerdiak zauriak orbaindu eta ixten lagunduko baitu. Ilbeheran eta ahal bada sustrai egunean egin mozketa. Horrelako egunak datoz aste honetan bertan, larunbata eta igandea, 15 eta 16.
Zeuk erantzun
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.