Arratsaldeon Aurten udareondoak landatzeko asmotan nabil (kostaldeko lursail batean, itsasoaren frente frentean) baina barietateak aukeratzeko orduan zalantzak ditut. Esan didatenez, pasa crasana ederra omen da bai konpotak egiteko, baita jateko ere. Eta bere fruitualdia urria aldean izaten dela. conferencia ere oso hautatua izaten omen da mintegietan. Honen fruitualdia uztailean dela. Gustatzen zait bi barietate hauen fruitualdi desoreka, denak batera jaso ez izateko. Pasa crasana barietateari ordea, su-gorriñak ederto erasotzen diola irakurri dut. Egia ahal da? horren kontra egitea zaila ote da? lan handiegirik ere ez dut hartu nahi. lursailean 8-12 udareondo sartzeko lekua daukat. ze barietate gomendatuko zenidake? hauek ondo? besteren bat?? Eskerrik asko aldez aurretik!
Aipatzen dituzun bi barietate horiek udazkenekoak dira. Irailaren arditik atzera heltzen dira. Udako beste barietate batzuek: Blanquilla, Ercolini, Limonera eta William’s. Hala ere gomendatzen dizudana da Euskal Herriko Hazien Sarearekin harremanetan sartzea. Haiek bertoko barietateak lantzen dituzte eta aukera hobea dira beti: https://www.haziensarea.org/
Zeuk erantzun
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.